Katalogoan honela agertzen dira: etxeko obretako hondarren antzeko hondakinak.
Zeramikazko, buztinezko eta arbelezko hondakinak adreiluen, teilen, konketa, bidet eta gainerakoen material berekoak dira; beraz, etxeko obretako hondarren edukiontzian utzi behar dira (bilketa guneak aplikazioan zehazten dira).
Honelako hondakinak errefusen edukiontzira botatzeak bi ondorio dauzka: batetik, zabortegiak handitzen dira; bestetik, agregakinak eta hareak erauzi behar dira.
Obretako hondarrak bezala birziklatzen dira (adreiluak, teilak, konketak…) eta eraikuntza berrietarako lehengaiak lortzen dira: harea eta agregakinak.