Hauxe da hondakin honen katalogazioa: sukaldeko olio erabilia, etxeetan sortua.
Ez bota oliorik isurbidetik.
Auto olioa biltzeko berariazko guneak daude; ez da nahastu behar landare olioarekin.
Litro bat landare olio erabili isurbidetik botaz gero, 1.000 litro ur kutsatzen dira. Pertsona batek batez beste 3 litro ur kontsumitzen ditu egunean; beraz, litro bat landare olio erabilik pertsona batek urtean edaten duen beste ur kutsatzen du.
Pertsona batek bataz beste 4 litro olio erabili sortzen ditu urtean; olio hori behar bezala tratatzen ez bada, saneamendu sarera, ibaietara edo zabortegietara helduko da, eta kalte handia egongo die ekosistemei.
Harraskan behera botatzen den olioak hodiak buxatzen ditu, lana ematen die hondakin urak tratatzeko instalazioei eta hiri izurriteak gehitzen ditu, besteak beste.
Hondakin hau birziklatzen bada, ingurumenean daukan eragina saihesten da; gainera, erregai fosil konbentzionalen kontsumoa murrizteko aukera ematen du, landare olio erabiliaz diesel motorrentzako bioerregaia egiten da eta.
- Litro bat diesel erregai erabili beharrean litro bat biodiesel erregai erabiltzen den bakoitzean 2,38 kg CO₂ inguru gutxiago botatzen dira atmosferara.
- Dieselak sufre dioxidoa (SO₂) sortzen du; biodieselak, aldiz, ez.