Hondakinen katalogoko papera eta kartoia.
Ahal dela, bota aurretik kendu papera edo kartoia ez den guztia.
Paper industriarako behar den zuraren eskariak deforestazioa eta hazkunde azkarreko espezieen (pinuaren, eukaliptoaren) monolaborantza bultzatu ditu; ondorioz espezie autoktonoen sailak txikituko dira.
Paper birziklatuz papera egiteko energia eta baliabide natural gutxiago behar dira lehengaiak erabiliz egiteko baino:
- %61 ur gutxiago.
- Airearen kutsadura %73 murrizten da.
- Fabrikazio hondakinak %39 murrizten dira.
Birziklatzen den tona paper edo kartoi bakoitzak onura hauek dauzka:
- Hondakindegietan 2m³ gutxiago okupatzen dira.
- 140 l petrolio gutxiago kontsumitzen dira.
- 50.000 l ur aurrezten dira.
- 900 kg CO₂ gutxiago isurtzen dira.