Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Binilozko diskoa

Informazioa

Katalogoaren arabera EZ DIRA disko optikoak (EZ CDa EZTA DVDa).

Garrantzitsua

Ez dira utzi behar ontzi arinen edukiontzietan, ez errefusenetan.

Arriskuak eta inpaktuak

Ondo kudeatzen ez badira, alferrik galtzen dira gauza berriak egiteko erabil daitezkeen gaiak.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Plastikozko objektu asko (jostailuak eta osagarriak, esaterako) berriro erabil daitezke eta beren bizitza erabilgarria luzatu daiteke; hala jokatuz gero, etxeetan hondakin gutxiago sortuko dira eta energia eta lehengai gutxiago kontsumituko dira produktu berriak egiteko.
Plastikozko objektuak birziklatuz material berriak lortzen dira:
- Birziklatutako plastikoen nahaskinetatik ateratzen den material nagusia zur plastikoa da. Material hau hiri altzariak egiteko erabiltzen da, beste material batzuen aldean abantailak dauzka eta: esaterako, askoz hobeto jasaten du kanpoko agenteen eragina (ura, eguzkiaren erradiazioa, beroa…) zur arruntak baino. Gehien egiten diren produktuetako batzuk eserlekuak, mutiloiak eta hesiak dira.
- Birziklatutako plastikoaz ehun zuntza ere egiten da, gero jantziak, alfonbrak eta sokak egiteko erabiltzen dena, emaitza oso onekin.
- Birziklatutako plastikoak eraikuntzan ere erabiltzen dira: HDPEzko adreiluak, hodiak, hesiak eta abar.
Plastikoak birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Birziklatzen den materiala plastikoak egiteko erabiltzen bada, petrolio kontsumoa murrizten da, plastikoaren fabrikaziorako lehengaia da eta.
- Plastikoa birziklatzeko prozesuetan ur gutxiago kontsumitzen da plastikoa lehengaiaz egiteko prozesuetan baino.
- Petroliotik ekoizten diren plastikoei gehitu beharreko substantzia kimikoen kontsumoa murrizten da, birziklatutako materialak badauzka eta.