Aluminiozkoak edo aluminio eta plastikozkoak izan daitezke, eta barruan materia organikoa edukitzen dute.
Kafe eta infusio kapsulak ezin dira bota ontzien edukiontzira (horia), barruan materia organikoa dute eta. Modu berezia tratatu behar dira barrukoa atera eta produktu berria sartzeko.
Marka batzuek beren dendetan biltzen dituzte beren kapsulak; gainera, badaude berariazko bilketa guneak ere (aplikazioan begiratu daiteke non).
Kilo bat aluminiozko kapsula errefusen edukiontzira bota eta beste horrenbeste lehengaiez egiteak atmosfera 12 kg CO₂ botatzea dakar.
Kafe eta infusio kapsulak gainerako hondakinetatik bereizten badira, behin eta berriro erabil daitezke, eta horrela bi modutara saihesten da kutsadura: batetik; ez dira zabortegietan pilatzen; bestetik, ez da kontsumitzen lehengairik berriak egiteko.