Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Espeziak

 NON UTZI

Gai organikoen edukiontzia

Informazioa

Hondakinen katalogoko materia organikoa da.

Etxean sortzen diren hondakinen %30 janari hondarrak dira.

Garrantzitsua

Ez bota oliorik materia organikoaren edukiontzira (edukiontzi marroia).

Materia organikoaren edukiontzira paperezko ezpainzapi zuriak edo tindurik gabeko sukaldeko paper zuriak ere bota daitezke, janari hondarrik ez badute.

Arriskuak eta inpaktuak

Materia organikoaren deskonposizioaren ondorioz berotegi efektuko gasak sortzen dira eta zabortegietako lurrak eta lurpeko urak kutsatzen dituzten lixibatuak isurtzen dira.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Materia organikoa bereizita bilduz gero, konposta eta biogasa sor daitezke:
- Materia organikoaren transformazioari esker sortzen den konposta ongarri kimikoaren ordez erabil daitekeen ongarri naturala da (hura baino hobea da ingurumenerako). 100 kg materia organiko birziklatuz 30 kg konpost natural lortzen dira, gutxi gorabehera. Gainerako 70 kg-ak ura dira.
- Materia organikoaren hartzidura naturalak sortzen duen biogasa erregai modura erabiltzen da gas motorretan, elektrizitatea sortzeko. kWh bat elektrizitate sortzeko 5 - 10 kg materia organiko behar dira.