Hondakinen katalogoko metalak dira, ontzitzat jotzen ez direnak.
Metalak berariaz ezarritako tokietan utzi behar dira, garbiguneetan, esaterako.
Azken azterlanen arabera metal meatzeak agortzen ari dira.
Metalen deskonposizioak luze irauten du. Adibidez, 30 urte pasa daitezke metalezko aerosol bat desegin arte.
Altzairu herdoilezinak eta aluminioak metal astunak substantzia eta arriskutsuak askatzen dituzte (nikela eta kadmioa, kasurako), gizakiontzat zein animalia-landareentzat oso kaltegarriak direnak.
Metalak ondo kudeatuz gero, energia eta lehengaiak aurreztu daitezke; izan ere:
- %75 energia gutxiago behar da altzairua ekoizteko birziklatutako altzairutik abiatuta.
- Kontserba latak eta edari ontziak egiteko erabiltzen den altzairuaren laurden bat birziklatua da.
- Aluminioaren %100 birziklatu daiteke. Aluminioa berriz erabiliz gero, bauxita, aluminioa egiteko behar den lehengaia, kontsumitzea saihesten da.
Gainera, hondakin metalikoen kudeaketa onak legez aurkako hondakindegiak sortzea eragozten du.